Bihar grabatuko dute Zarautzen 2010-04-09

Galtzagorriei to, Iñaxito! antzezlana, DVD eta ipuin formatoan

Trikuharri taldeak pauso bat gehiago ematera doa bere bidean eta bihar Galtzagorriei to, Iñaxito! antzezlana DVDan grabatuko dute. Ekitaldia Zarauzko Lizardi antzokian izango da, 17:30etan. DVDan urte bukaerarako izango da kalean, eta ipuin eta guzti argitaratuko dute.

Trikuharri taldeak pauso bat gehiago ematera doa bere bidean eta bihar Galtzagorriei to, Iñaxito antzezlana DVDan grabatuko dute. Ekitaldia Zarauzko Lizardi antzokian izango da, 17:30etan. Gorka Tolosa, Xabier Sukia eta Ibai Esoainek zazpi urteko bidea egin dute, eta hiru lan plazaratu dituzte Iñaxito pertsonaiaren inguruan. 250 emanaldi egin dituzte Euskal Herri osoan barrena. Galtzagorriei to,  Iñaxito! da Trikuharri taldearen hirugarren lana eta euskal mitologiako pertsonaien bueltan egindako obra da dute.  DVDak Ipuina ere izango du berekin eta urte bukaerarako izango dira biak kalean. Ekitaldia Zarauzko Lizardi antzokian izango da, 17:30etan.


 

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza