Iparraldeko Bertsu Eskolen Topaketak 2010-04-13

20 gazte elkartu ziren

Larunbat eta igandean ospatu ziren, Donazaharren, eguraldi ona lagun. Aurten 60 ikasle dabiltza Ipar Euskal Herriko bertso eskoletan.
 Pasa den asteburuan ospatu ziren Iparraldeko Bertsu Eskolen Topaketak, Donazaharren. 20 gazte elkartu ziren bertan, 12 neska eta 8 mutiko. Eguraldia eta lekua lagun, egitarau zabalaz gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek:

  Larunbata
   10:00 Ongi-etorria.
   10:30 Bertsu jokoak.
   12:30 Bertsu bazkaria.
   14:00 Pausa
   15:00 Bertsu tribiala
   16:30 Askaria
   17:30 Bertsu afariko gaien prestatzea.
   18:30 Pausa
   20:00 Bertsu afaria: Patxi Iriart eta Ekhi Erremundegi.

  Igandea
   08:30 Gosaria
   09:30 Kirol olinpiadak:
   12:00 UXUE ALBERDI eta JULIO SOTO  bertsulari gonbidatuen errezibitzea
   12:30 Bertsu bazkaria Uxue, Julio eta animatzen den oro.
   15:00 Bertsulari gonbidatuekin kalaka.
   17:00 Etxerat

 Karlos Aizpurua, Iparraldeko bertso eskoletako irakasleak bertso-afaria eta bertso-bazkaria nabarmentzen ditu, bereziki. "Luxu bat" izan zirela dio. Ikasleen artean giro ona izan zela ere azpimarratu du. Topaketen helburu nagusia bertso eskola ezberdinetako haurrek elkar ezagutzea izan zen.

 Aurtengo ikasturtean 60 ikasle dabiltza Ipar Euskal Herriko bertso eskoletan bertsolaritza lantzen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu