Zuzeneko elkarrizketak 2010-04-14

Maialen Lujanbiori elkarrizketa gaur

Arratsaldeko 17etan hasiko da elkarrizketa. 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian Txapeldun gelditu ostean, San Frantziskon ibili da azken hilabetean, bertsotan.
 Aste Santuko atsedenaren ondoren, Bertsoa.com-ek zuzeneko elkarrizketekin jarraituko du aste honetan. Oraingoan Maialen Lujanbio izango da gonbidatua.

 Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun gelditu zen 2009an, 1997tik finalean egon ondoren. 2001ean ere txapeletik gertu gelditu zen.

 Plazan asko aritzen den bertsolaria da, askotan aipatzen denez bertsotan egiteko modu berri bat ekarri duena.

 Orain dela aste batzuk San Frantziskon izan zen Andoni Egañarekin batera, bertsotan. Gainera, plazako ohiko jardunetik kanpoko zenbait saio egin izan ditu, "Ornitorrinkus" emanaldi berezia, esate baterako. Ikuskizun horrekin Veneziako Bienalean izan zen, gainera, iaz.

 Azken urteotan hausnarketa asko egin izan ditu emakumeak bertsolaritzan daukan presentziari buruz eta generoak plazan duen pisuaren inguruan. Azpiko loturetan Arrasaten Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdirekin batera emandako hitzaldiaren lotura daukazue.

 Elkarrizketa, esan bezala,gaur izango da, arratsaldeko 17etan. Nahi izanez gero galderak bidaltzeko aukera izango duzue. Hauxe da helbidea: info@bertsoa.com.

Emakumea eta Bertsolaritza
2010-03-03 Arrasate

Emakumea eta Bertsolaritza 2
2010-03-03 Arrasate

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena