Larunbatean eta igandean, eguerdiko 14etatik aurrera 2010-04-15

Zamudio, Tolosa eta Zigoitiako bertsoak emango ditu Hitza Jolasek

Bederatzikoan Iñigo Egurenek erantzungo dio puntuari larunbatean. Igandean Zigor Leundak erantzungo dio.
 Aste honetan ere Hitza Jolas programa izango da entzungai Euskadi Irratian, eguerdiko 14etatik 15etara bitartean, larunbatean eta igandean.

 Larunbatean saio bat izango da programaren ardatz: Zamudiokoa. Honako bertsolari hauek aritu ziren bertan kantari:

 Miren Amuriza
 Jexux Mari Irazu
 Etxahun Lekue
 Arkaitz Estiballes

 Bederatzikoan, berriz, Iñigo Eguren ariko da puntuari erantzuten.

 Igandeko programan bi saiotako bertsoaldirik onenak eskainiko dituzte. Alde batetik, Tolosan Sahararen alde egin zen jaialdiko bertsoak izango dira entzungai. Horrez gain, joan zen astean Zigoitian egindako saioa ere eskainiko dute. Arabako Kuadrillen Arteko Bertso txapelketako finalaurrekoa izan zen bertan.

 Bederatzikoaren atalean Zigor Leundak erantzungo dio Iñigo Egureni.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu