Azpeitian aritu ziren martxoaren 20an 2010-04-15

Euzkitze, Egaña eta Sarasuaren saioa ikusgai dago

20 minutu inguruko bideoa zintzilikatu du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bere blogean. Blogean bertan ikusgai dago 10 urteko ibilbidea biltzen duen bideoa ere.
 Euzkitze, Sarasua eta Egaña elkarrekin kantuan aritu ziren martxoaren 20an, bertso-afari batean, Azpeitiako Ziripot elkartean. Saioa erdi-sekretuan antolatu bazen ere leporaino bete zen elkartea. Saio ona atera omen zen.

 Bertso-afariaren 20 minutuko bideo bat eskegi du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bere blogean. Aurten 10 urte betetzen ditu elkarteak, eta horren harira antolatutakoa zen bertso-afaria.

 Horrez gain, blogean beste hainbat eduki berri aurki daitezke. Esate baterako, elkartearen ibilbidea biltzen duen bideoa. Belaunaldi ezberdinetako ahotsak bildu dituzte bertan Nerkane Zinkunegik, Haritz Etxeberria "Ministrok" eta Haritz Arzallusek. Blogean sartu nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»