Maialen Lujanbio 2010-04-15

"Bertsoa bapatekoa da, jarrera ez"

Maialen Lujanbiok bapateko bertsoaren atzean dagoen jarrera-lanketa eta gaiekiko ikuspegi-lanketa azpimarratu ditu, besteak beste, Bertsoa.com-en zuzenean egindako elkarrizketan. Ia hilabeteko atsedena hartuta berriro gogotsu itzuli da plazara. 'Orniturrinkus' diskoa maiatzaren bukaerarako kalean izatea espero du.

Maialen Lujanbiok bere bertsogintza bidearen klabeak azaldu ditu, pausoak, jarrera lanketa eta erabaki kontzienteak, Bertsoa.com-ek zuzenean egindako elkarrizketan. Lujanbioren esanetan, garapena intuitiboa izan da, ez metodikoa, eta barruak eskatu ahala egin du bidea: bere oholtzako rola kuestionatuz, ahotsa landuaz, kontakitzun teknika bat garatuaz eta teknika hori bere ikuspegi ideologikoa plazaratzeko tresna bihurtuz, besteak beste.

"Txapelaren digestio barea izan dut"
Maialen Lujanbiok txapel ondoren barea izan duela dio, lasaia. Oholtzan ez du ardura aldaketa handirik somatu, nahiz aitortu kanpotik halako "txapeldun ardura" sentsazioa iristen zaiola. Atal honetan, txapelketan zer landu duen, eta zertan asmatu duen ere kontatzen du. Baita bere lau bakarkakoak egoera politikoari kantatu izanaren zergatia ere.

Maialen Lujanbio San Frantziskon izan berri da Egañarekin batean, hango Euskal Etxearen 50garren urteurrena ospatzen. Generoaren gaian uste du momentu interesgarrian dagoela bertsolaritza, egindako bideagatik eta atzetik datozen emakumeak oso sentsibilizatuta ikusten dituelako.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu