Paususenean izango da saioa, iluntzeko 20etan. Anjel Mari Peñagarikano eta Xabier Amurizak kantatuko dute bertan.
Aurten 100 urte betetzen dira Pedro Mari Otaño bertsolaria hil zenetik. Mendeurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zizurkilen. Gaur ikuskizun berezi bat izango da ikusgai: "Otaño, atzerriko oroi-mina". Anjel Mari Peñagarikanok eta Xabier Amurizak egindako emanaldia da honako hau. Zizurkilen izango da, Paususenean, iluntzeko 20etan.