Curriculuma maiatzaren 10erako bidali behar da 2010-04-26

Algortako Bertsolari Eskolak kudeaketa profesionalizatu egingo du eta lan-eskaintza publikoa deitu du

"Aurten 30 urte bete ditu ALBEk. Jardunbide eraginkorragoa izan dezan, kudeaketa eta koordinazioa profesionalizatzea ebatzi du" Eskolako jardueren kudeaketa eta koordinazioaz arduratuko da. Indar handia hartu duen bertso-eskola da, urtean 40 saio antolatzen dituena.
ALBE Algortako Bertsolari Eskolak kudeatzailea topatzeko lan eskaintza publikoa zabaldu du. Eskolako jardueren kudeaketa eta koordinazioa izango dira langilearen egiteko nagusiak. Curriculumak bidaltzeko epea maiatzaren 10ean amaituko da.
Algortako Bertsolari Eskola 1980. urtean sortutako elkartea da. Sorreratik bertsolaritzaren transmisioaren, sustapenaren eta ikerkuntzaren alde jardun du Bizkaiko Uribe Kostako eskualdean eta batik bat Getxon. Egun zeregin horretan jarraitzen du, adin guztietako bertsozaleak trebatu, urtean 40 bertso saiotik gora antolatu, eskualdeko ahozko ondarea batu, Getxoko eskoletan ahozkotasuna eta bertsolaritza landu, eta euskal kulturarekin lotutako beste hainbat ekintzatan parte hartzen du.
Aurten 30 urte bete ditu ALBEk. Jardunbide eraginkorragoa izan dezan, kudeaketa eta koordinazioa profesionalizatzea ebatzi du. Alde horretatik, hauxe da bilatzen duen langilearen profila:

 Kudeatzailea eskolako jardueren kudeaketa eta koordinazioaz arduratuko litzateke. Honako baldintza hauek bete beharko ditu kudeatzaileak:

 -Kudeaketa eta administrazio arloko ezagutzak izatea
 -Informatika ezagutzak
 -Euskara, ahoz eta idatziz, menperatzea
 -Gida-baimena eta autoa izatea
 -Izaera dinamikoa izatea
 -Harremanetarako dohainak

 Horrez gain, honako hau ere baloratuko da:

 -Antzeko lanetan esperientzia
 -Bertsolaritzarekin harreman zuzena
 -Uribe Kostakoa izatea

 Interesatuta dagoenak honako helbide honetara bidali beharko du curriculuma: albegetxo@gmail.com. Maiatzaren 10ean itxiko da epea.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»