Aurten taldeka eginda 2010-04-26

Josu Manzisidor, Iñaki Unanue "Errasti" eta Ibon Aizpurua "Epi" dira irabazleak Zumaiako herriko txapelketan

Josu Manzisidor, Iñaki Unanue "Errasti" eta Ibon Aizpurua "Epi" dira irabazleak Zumaiako herriko txapelketan
Zumaiako bertsolaritzaren festa ospatu zen joan San Telmo jaien bueltan, Torreberri gaztetxean. Hemeretzi bertsolarik hartu zuten parte taldeka antolatutako txapelketan, eta azkenean NoSoluxion hirukotearentzat izan ziren irabazleen zapiak, finalean John Cobra taldeari gailenduta. Josu Manzisidor, Iñaki Unanue "Errasti" eta Ibon Aizpurua "Epi" dira irabazleak. Ikusi saioko bideoa.

Zumaiako bertsolaritzaren festa ospatu zen joan San Telmo jaien bueltan, Torreberri gaztetxean. Hemeretzi bertsolarik hartu zuten parte taldeka antolatutako txapelketan, eta azkenean NoSoluxion hirukotearentzat izan ziren irabazleen zapiak, finalean John Cobra taldeari gailenduta. Josu Manzisidor, Iñaki Unanue "Errasti" eta Ibon Aizpurua "Epi" dira irabazleak. John Cobra taldeko Gorka Imaz, Borja Aginagalde, Gorka Iribar "Firi" eta Ander Urbieta "Txuli" izan ziren beste finalistak. Hala ere, lehiaren gainetik bertsotan eta bertsoekin dibertitzeko aitzakia ederra izan zen Bertsotan jai ekimena. Hemen duzue ordu laurden inguruko bideo laburpena.

Zumaiako gaztetxeko saioaren laburpena, Baleike herri aldizkarian

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza