Zuzeneko elkarrizketak 2010-04-28

Jon Maiari elkarrizketa gaur

Bertsolari, letragile eta idazle izateaz gain, "Karidadeko Benta" taldearekin kantari ere aritu zen. Nahi duenak galderak bidal ditzake helbide honetara: info@bertsoa.com.
 Bertsoa.com-ek zuzeneko elkarrizketak egiten jarraitzen du. Gaur, arratsaldeko 17etatik aurrera, Jon Maia izango da elkarrizketatua.

 Jon Maia sorkuntzaren alor ugaritan aritu izan da. Bertsolari bezala izango da, beharbada, ezagunena. Plazan gehien dabiltzan bertsolarien artean egoteaz gain, 1997tik Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalista da, eta azkeneko txapelketan 3. postua lortu zuen zumaiarrak.

 Letragile bezala ere lan handia egin izan du. Negu Gorriak taldearentzat letrak egiten hasi zen eta geroztik talde ezagunentzat idatzi izan du: Gozategi, Gari, Benito Lertxundi...

 Idazle lanetan ere aritu izan da, eta "Riomundo" liburua izan da lan horren emaitza.

 Orain dela urte batzuk "Karidadeko Benta" taldean aritu zen, kantari lanetan.

 Gaur egun telebista eta ikus-entzunezkoen munduan murgilduta dabil. Hala, "Bidaia Intimoak" dokumentalean parte hartu zuen orain dela zenbait hilabete.

 Galderak bidali nahi izanez gero, honako hau da helbidea: info@bertsoa.com.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu