Aurtengoa 19. edizioa izango da 2010-04-29

Martxan dago Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa

Hiru maila bereiziko dira: gaztetxoak (13 urte artekoak), gazteak (14 eta 18 urte artekoak) eta helduak (19tik gorakoak). Lanak uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dira.
 Aurten ere Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa antolatu du Ordiziako Argi Berri Elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzaz. Aurtengoa 19. edizioa izango da. Hiru kategoria bereizi dituzte antolatzaileek.

 Gaztetxoek, 13 urtera artekoek alegia, honako gai honi buruzko bertsoak idatzi beharko dituzte: "Etxeko jostailuak biltzen ari naiz". Gutxienez 2 eta gehienez 4 bertso idatzi beharko dituzte. Irabazleak 200 euro irabaziko diru, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50.

 Gazteen mailan 14 eta 18 urte arteko partehartzaileak sartzen dira. Gai librea izango dute, eta gutxienez 8 eta gehienez 12 bertso idatzi beharko dituzte. Sariak honako hauek izango dira: irabazleak 300 euro, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100.

 Azkenik, helduek, 19 urtetik gorakoek alegia, gai librea izango dute. Bertso kopurua, gazteenaren berdina izango da: gutxienez 8 eta gehienez 12. Kategoria honetako irabazleak 500 euro poltsikoratuko ditu, bigarren gelditzen denak 400 eta hirugarren gelditzen denak 300.

 Parte hartzaile bakoitzak nahi adina sorta aurkeztu ahal izango ditu, baina inon argitaratu gabekoak izan beharko dute. Lanak bidaltzeko epea UZTAILAREN 1ean bukatuko da. Lanak bidaltzeko bi aukera egongo dira.

 Postaz bidali nahi izanez gero, honako hau da helbidea:

   ARGI BERRI ELKARTEA (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
   Gipuzkoa Kalea 15-behea
   20240 Ordizia
   Gipuzkoa

 Lanak izenordainez bakarrik sinatuko dira, eta originalarekin batera beste lau kopia bidali beharko dira. Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko dira gainerako datuak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze data), helbidea, telefono zenbakia... Lanak ordenagailuz edo makinaz idatzirik bidali beharko dira, bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarrita. Doinua ere zehazteko eskatzen da.

 Lanak posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira. Honako hau da helbide elektronikoa: aitor-c@ahize.aek.org

 Sari banaketa 2010eko Irailaren 12an egingo da, Ordiziako Euskal Jaien barruan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu