Bertso dinner-erako irabazlea jakinaraziko dute 2010-04-29

Bertso & Jazza eskainiko du Hitzetik Hortzerak

Arabako Txapelketako azkeneko finalerdiko saio onenak eskainiko dituzte. Zappingean Hitzetik Hortzeran emandako bertso musikatuen aukeraketa eskainiko dute. Zuri-beltzekoan, berriz, Uztapide eta Lasartek egindako saio bat botako dute.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa eskainiko du ETBk. ETB3an ostegunean izango da, gaueko 22etan. ETB1en ostiralean emango dute, arratsaldeko 18:15etan. Igandean laburpena eskainiko du ETB1ek, eguerdiko 15etan.

 Aste honetan Bertso & Jazz ikuskizunaren azkeneko emanaldiak beteko du tarterik handiena. Joan zen astean izan zen azkeneko saioa, Bilboko Kafe Antzokian. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Amets Arzallus
 Andoni Egaña
 Jon Maia
 Maialen Lujanbio

 Beraiekin batera, honako musikari hauek jardun zuten:

 Bixente Martinez
 Jon Piris
 Asier Oleaga
 Asier Ituarte
 Julen Izarra

 Bestalde, Alegian Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok egindako bertso-afariko une gozagarrienak ere eskainiko dituzte.

 Bat-bateko saioekin bukatzeko, Arabako Txapelketari eskainiko diote arreta. Amurrion jokatu zen azkeneko finalerdia eta Araialdea eta Aramaio aritu ziren kantuan. Bertsoaldirik onenak eskainiko dituzte.

 Azken asteotan Bertso-Dinnerrera joateko lehiaketarekin bueltaka aritu da programa, eta aste honetan jakinaraziko dute nor izan den irabazlea.

 Bukatzeko, ohiko atalak ere izango dira. Zappingean Hitzetik Hortzerak emandako bertso musikatuen aukeraketa bat egingo dute. Zuri-Beltzekoan 1970ean Uztapidek eta Lasartek Manuel Urtain eta Floyd Pattersonen paperetik egindako saioa izango da ikusgai.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa