Hernandorena Kultur taldeak aurkituta 2010-05-05

Otañoren bertso jarri ezezagunak, Langosta plagari buruz

Otañoren mendeurrenaren batzorde zizurkildarrak bertso-paper bitxi bat aurkitu du Buenos Airesko La Baskonia aldizkarian, orain arte bere existentziaz inor konturatu ez zena. Hamahiru estrofako sortan, Otañok oti edo langosten izurria azaltzen du. Berak ‘martinsaltua’ dio.

Otañoren mendeurrenaren batzorde zizurkildarrak bertso-paper bitxi bat aurkitu du Buenos Airesko La Baskonia aldizkarian, orain arte bere existentziaz inor konturatu ez zena. Hamahiru estrofako sortan, Otañok oti edo langosten izurria azaltzen du. Berak ‘martinsaltua’ dio.
Azken bertsoko ‘arau’ hitzak ‘eskubide’ esan nahi du Otañorentzat. Euskaldunen arauak = euskaldunen eskubideak.
Hona hemen ahapaldi batzuk, Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanoren bilduman agertzen direnak.

"Galdetutzen dirazu “Langosta” zer dan
eta nik aditzera nahi dizut eman
jakin dezazun
pizti edo zomorro hoien izaera
bainan ez dakit ongi zure galdeera
nola erantzun.

Asian eta Afrikan indar daukala
eta Europan ere agertzen dala
diote baina
ez deritzat eguzkiaren azpian
izan litekianik mundu guztian
hemen dan aina.

Mana-ren ondorengo pizti kaltarrak
euki zituan Moises ta israeltarrak
ikaratuak.
Egipto eltxoz bete zan, Sodoma malkoz
bainan hemen gehiago dirade askoz
martinsaltuak.

Elurra jatxitzen dan gisa berian
arbiska hoiek ezartzen dira lurrian
hain gosetuak
non bukatzen dituzten hosto ta izpiak
eta gero elkar jaten dute piztiak
martinsaltuak.

Atilaren gudari, hunotzar pila
bezela datoz hoiek zerbaiten bila
amorratuak.
Ta ezin sinistu leike ikusi gabe
nola egiten diraden jaun eta jabe
martinsaltuak.

Zaharrak etortzen dira Chacotik honuntz
eta jartzen dituzte hainbeste arraultz
kabiratuak,
zeinak laster zomorro sortzen diraden.
Hala ugaritzen dira, lehenak hil arren
martinsaltuak.


Arrastaka lehenbizi, gero saltari
saiatzen dira jaten hemengo gari
lino ta artuak.
Ta heguak luzatzian, arin Chacora
igesi joaten dira zaharren txokora
martinsaltuak.

Chacon hortzak zorrozten negua igaro
ta indio erauntsi bat bezela gero
elkar hartuak
udaberrian datoz lurra betian
baina ez dira etortzen danentzat kaltian
martinsaltuak.

Gauza ugariagorik ez dala izan ohi?
– Bai! Gehigo dira oraindik gure arrazoi
oinperatuak.
Esan det kontaezinak dirala, baina
ez dirade euskaldunen arauak aina
martinsaltuak.  
 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu