300 ikasle inguruk hartu dute parte 2008-05-13

Bertsolari gaztetxuen egun arrakastatsua Algortan

Bertso-antzerkia, ikasleen-bertso emanaldiak, bertso-papar lehiaketa eta bapateko saioa izan ziren atzo. Bertsoa.com-ek zuzenean eman zuen ekitaldia
Bertsolari Gaztetxuen eguna ospatu dute gaur Algortan, seigarren edizioa aurten. Ekitaldi betea izan da benetan: ikasleek ikastetxeetan bertsolaritza lantzeko egiten den lana erakusteaz gain, bertso-eskolako kideak antzerkia egin dute, Colina, Arzallus eta Onintza Enbeita aritu dira bapatean, eta Balentin Txiki bertso paper lehiaketako saria ere banatu dituzte. Maialen Zuri eta 4 ipotxen antzerkiarekin hasi da emanaldia, Itxaso Paia eta bertso eskolako ikasle gazteeenek egin dutena. Ondorenean, ikastetxeetako ikasleek egin dute saioa. Bapatean, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita aritu dira, bai oholtzan ariketa bereziak egiten eta baita ikasle artean kantari ere. Balentin Txiki bertso-paper lehiaketako saria banatu eta denak koplak kantatuaz amaitu dute saioa.
Algortan Lehen eta Bigarren hezkuntzak 500 ikaslek jasotzen dute bertsolaritza eskolan eta 40 lagun inguru dabiltza Albe Bertsolari Eskolan. Datorren urterako beste ume talde berri bat joatekotan da, ikastetxeetan egindako lanaren ondorioz.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu