Plazatik Gaztetxera 2008-05-16

Debako gaztetxean gaur kanporaketa

Betsolariak: Manu Goiogana, Gorka Azkarate,Migel Angel Aiertza, Izar Mendiguren, Iñaki Petxarroman eta Eneko Abasolo “Abarkas”. 22:30etan
Ostiral honetan maiatzak 16, bigarren kanporaketa jokatuko da Debako gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30etan.

Kanporaketa honetan parte hartuko duten bertsolariak:
• Manu Goiogana.
• Gorka Azkarate.
• Migel Angel Aiertza
• Izar Mendiguren.
• Iñaki Petxarroman
• Eneko Abasolo “Abarkas”

Saio bakoitzean bertsolariek honako lan hau burutu beharko dute:
• Ofizioka 3na bertso 8ko handian
• Ofizioka 3na bertso 8ko txikian
• Koplatan 4na kopla
• Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean
Buruz-burukoa:
• Ofizioka 3na bertso 10eko txikian.
Publikoak gustukoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du, eta epaimahaiarengandik puntu gehien jasotzen dituen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz-burukoa jokatuko dute. Azken saio honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saioko irabazlea. Epaileen eta publikoaren erabakiak bat egingo balu , ez litzateke buruz-burukorik jokatuko eta zuzenean sailkatuko litzateke bertsolaria.
Azken kanporaketa :
• MAIATZAren 23an SORALUZEKO GAZTETXEAN
Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako , eta gainontzeko hiru finalistak puntuazioaren arabera aukeratuko dira.
Finala:
• MAIATZAren 31an MUTRIKUKO GAZTETXEAN

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu