Larunbatean eta igandean izango da programa 2010-05-21

Mendexa, Gallarta, Etxarri, Leioa, Donostia, Etxarri-Aranatz eta Iruñeako bertsoak emango ditu Hitza Jolasek

Oroitzapenen kajoian orain dela 45 urteko bertso batzuk emango dituzte: Garmendia eta Mitxelena Hernanin.
 Asteburu honetan ere Hitza JOlas programa izango da entzungai Euskadi Irratian. Larunbatean eta igandean emango dute, eguerdiko 14etatik 15etara bitartean.

 Asteburu honetan bertso-saio ugaritako bertsoaldiak izango dira entzungai: Mendexa, Gallarta, Etxarri, Leioa, Donostia, Etxarri-Aranatz eta Iruñeakoak hain zuzen ere. Gainera, Oroitzapenen Kajoian orain dela 45 urte Garmendiak eta Mitxelenak Hernanin kantatutako bertsoak emango dituzte.