Bizkaiko txapelketa 2008-05-18

Arrate Illaro Ipar Uribeko txapeldun eta Jone Uria bigarren

Hirugarren, Miren Ibarluzea gelditu zen, laugarren Olatz Ibarluzea, bosgarren Itxaso Paia eta Peru Vidal seigarren. Finala Getxon jokatu zen atzo. Gaur Arratiako finala, Igorren, 17:00etan kultur etxean.

Arrate Illarok jantzi du Ipar Uribeko txapela, atzo Getxon jokatutako finalean. Jone Uria eta biak aritu ziren finalaurrekoan eta Illarok hartu zion aurre, 4,5 puntuko aldearekin. Arrate Illarok Bizkaiko txapelketako azken fasean kantatzeko txartela irabazi du, Xabi Enbeitak bezalaxa.

Sailkapena
Arrate Illaro 355 puntu eta zuzenean sailkatua
Jone Uria   350,5
Miren Ibarluzea 214
Olatz Ibarluzea 208
Itxaso Paia 205
Peru Vidal 200



Bestalde, gaur Arratiako finala jokatuko da, Igorren, 17:00etan bertako kulturetxean.

Arratiako finalistak
 Eñaut Intxaurraga.- Zeaniztarra, 31 urte. Euskal Filologia ikasi ostean, irakasle lanetan dabil. 1998an parte hartu eban lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan (Garai horretan Araba-Bizkaikoa zan). 2000, 2002 eta 2004ko txapelketetan finalaurrekoetara heldu zan; eta 2004ko zein 2006ko Arratiako txapelduna da.
• Iñaki Iturriotz.- Igorreztarra, 25 urte. Kazetaritzan lizentziatua. Gaur egun, doktoradutza egiten dabil eta Bertsozale Elkarteko komunikazio taldeko kidea da. 2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetara heldu zan.
• Jabier Olibares.- Zeaniztarra, 28 urte. Fabrikan lan egiten dau. 2002ko Arratiako txapelduna.
• Manex Sagarna.- Igorreztarra, 21 urte. Euskal filologia ikasten dabil. Duela lau urte be kantatu eban eskualdeko finalean.
• Illart Gumuzio.- Igorreztarra, 18 urte. Lehenengoz parte hartuko dau eskualdeko txapelketan.Arratiako finalistak
 Eñaut Intxaurraga.- Zeaniztarra, 31 urte. Euskal Filologia ikasi ostean, irakasle lanetan dabil. 1998an parte hartu eban lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan (Garai horretan Araba-Bizkaikoa zan). 2000, 2002 eta 2004ko txapelketetan finalaurrekoetara heldu zan; eta 2004ko zein 2006ko Arratiako txapelduna da.
• Iñaki Iturriotz.- Igorreztarra, 25 urte. Kazetaritzan lizentziatua. Gaur egun, doktoradutza egiten dabil eta Bertsozale Elkarteko komunikazio taldeko kidea da. 2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetara heldu zan.
• Jabier Olibares.- Zeaniztarra, 28 urte. Fabrikan lan egiten dau. 2002ko Arratiako txapelduna.
• Manex Sagarna.- Igorreztarra, 21 urte. Euskal filologia ikasten dabil. Duela lau urte be kantatu eban eskualdeko finalean.
• Illart Gumuzio.- Igorreztarra, 18 urte. Lehenengoz parte hartuko dau eskualdeko txapelketan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu