Bizkaiko txapelketa 2008-05-18

Arrate Illaro Ipar Uribeko txapeldun eta Jone Uria bigarren

Hirugarren, Miren Ibarluzea gelditu zen, laugarren Olatz Ibarluzea, bosgarren Itxaso Paia eta Peru Vidal seigarren. Finala Getxon jokatzen atzo. Gaur Arratiako finala

Arrate Illarok jantzi du Ipar Uribeko txapela, atzo Getxon jokatutako finalean. Jone Uria eta biak aritu ziren finalaurrekoan eta Illarok hartu zion aurre, 4,5 puntuko aldearekin. Arrate Illarok Bizkaiko txapelketako azken fasean kantatzeko txartela irabazi du, Xabi Enbeitak bezalaxa.

Sailkapena
Arrate Illaro 355 puntu eta zuzenean sailkatua
Jone Uria   350,5
Miren Ibarluzea 214
Olatz Ibarluzea 208
Itxaso Paia 205
Peru Vidal 200


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza