Atzo jokatu zen finala Hazparnen 2010-06-04

Hendaia – Donibane Lohizune txapeldun haurren mailan Iparraldean

Euskal Herrira joango den ordezkaritza: - Lapurdi: Aitor Servier (Azkaine) eta Lur Renteria (Baiona) - Baxenabarre: Jon Irazabal (Donibane Garazi) eta Itxaro Dunate (Aiherra) - Zuberoa: Johaiñe Sarraillet (Lakarri) eta Ibai Thornari (Zalgize).
Hendaia – Donibane Lohizuneko taldeak irabazi du haurren mailako Iparraldeko bertsolari txapelketa, Hazparneko Mendeala sala  Seaskako ikaslez abantzu betea zela.

    Sohütako eta Garaziko taldeek kideen eskasa ukan zuten eta biekin talde bakarra osatu behar izan zen. Kanboko Xalbador A izan zen beste taldea. Bi taldeek maila polita erakutsi zuten baina Hendaia – Donibane Lohizune nagusitu zen, nola edukietan hala heldutasunean.

    Goizeko bat-bateko eta idatzizko saioen ondotik bazkaria izan zen eta segidan bertso jolasak eta bestelakoak, Seaskako xiba taldearen eskutik. Horrela osatzen baitute elkarlanean “Bertsulari ttiki” eguna Seaskak eta Bertsularien Lagunak elkarteak.

    Mendealan abantzu 400 haur izan ziren entzule, beste urteetan baino gutiago hala ere. Aurten 8 ikastolek ez dute parte hartu egun honetan, usaian denek parte hartzen duten arren. 8 horietarik anitzek aurten bertsolaritza landu ez izana eman dute estakuru bezala “Bertsulari ttiki” egunean parte ez hartzeko. Izan ere, urtarrilaz geroztik bertsolaritza irakaslerik ez da Seaskako ikastoletan eta azken 12 urteetako lana gelditua da momentuz. Datorren ikasturterako irakasle xerka dabiltza Seaska eta Bertsularien Lagunak elkartea.

    Gaiak Bertsularien Lagunak-eko taldeak prestatu arren, Eneritz Zabaleta bertsolariak eman zituen. Epaileak berriz, Joakin Arregi, Beñat Soule eta Amets Arzallus izan ziren.

    Honenbestez erabakirik da 14 urte artekotan Ipar Euskal Herriko ordezkariak zeintzuk izanen diren herrialdeka:

-    Lapurdi: Aitor Servier (Azkaine) eta Lur Renteria (Baiona)
-    Baxenabarre: Jon Irazabal (Donibane Garazi) eta Itxaro Dunate (Aiherra).
-    Zuberoa: Johaiñe Sarraillet (Lakarri) eta Ibai Thornari (Zalgize).

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu