Bizkaiako txapelketa 2008-05-23

Bilboaldeko finala gaur Bilbon

Abante kulturgunean da, 20:00etan. Bertsoalariak: Oihana Bartra, Matxalen Zabaljauregi, Eneko Piedra, Arkaitz Zipitria, Mikel Galarza eta Mauri Iruretagoiena. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du ekitaldia.

Bizkaiko txapelketa hiru eskualdetako finalak jokatu dira eta asteburu honetan beste bi jokatuko dira, Bilboaldeko finala eta Durangaldekoa. Datorren asteburuan jokatuko dira azken biak, Lea Artibai eta Enkarterrietakoa.
     Bilboaldeko finala Zazpi Kaleetako Abante kulturgunean izango da. Saioa 20:00etan hasiko da eta kantuan Oihana Bartra, Matxalen Zabaljauregi, Eneko Piedra, Arkaitz Zipitria, Mikel Galarza eta Mauri Iruretagoiena izango dira, Urtzi Urrutikoetxearen aginduetara. 
     Durangaldeko txapelketan danatara hamaika bertsolarik emon eben izena eta hori dela-eta, finala aurretik kanporaketa edo aurresaio bi antolatu behar izan dituzte. Aipatu saio bietan punturik gehien lortu duten sei bertsolariek abestuko dute zapatuan, maiatzaren 24an, Garaiko frontoian. 18:00etan hasiko da saioa eta bertan izango dira Gorka Lazkano, Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza, Ander Salaberria, Eñaut Uruburu eta Garikoitz Sarriugarte.

Epaile lanetan orain arteko talde bera ibiliko da bai batean eta bai bestean be: Josu Telleria, Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula eta Asier Ibaibarriaga.

Bertsolariak banan bana

Bilboaldea

• Oihana Bartra.- Bilbotarra, 24 urte. Euskal filologian lizentziatua da eta irakasle moduan dabil beharrean. Bizkaiko Eskolarteko txapelketan txapeldun izan da hiru urtetan (1999, 2000 eta 2001). 2004ean Osinalde saria eta Bilboaldeko txapelketa irabazi ebazan. 2005ean Abra sariketa. 2006ko Bilboaldeko txapelduna be bada. 2002ko, 2004ko eta 2006ko Bizkaiko bertsolari txapelketetan finalaurrekoetan kantau eban.
• Matxalen Zabaljauregi.- Bilbotarra, 27 urte. Bosgarrenez parte hartuko dau Bizkaiko bertsolari txapelketan.
• Mauri Iruretagoiena.- Zarauztarra sortzez eta gautxoria. 50 urte. Lehenengoz parte hartuko dau Bilboaldeko Bertsolari Txapelketan.
• Arkaitz Zipitria.- Zorrotzan jaio zan (gurutzetako hospitalean) 1987an, baina Oreretan bizi izan da bost bat urtez. 2000. urtean Arrigorriagara bizitzera etorri zan arte. Aurretik gizarte hezkuntzan aproba egin ostean, erizaintza ikasten dabil. Lehenengoz parte hartuko dau Bilboaldeko Bertsolari Txapelketan.
• Eneko Piedra.- 1989an, bilbon bertan, jaioa. Odontologia ikasle hau Santutxun bizi da eta bertako bertso eskolan dabil. Eskolan hasi zan bertsotan,  artean umea baino ez zala, eta urteen buruan zarata handirik atara barik, baina afizinoari eutsita txapelketarako prest da.
• Mikel Galarza.- Bilbotarra, 44 urte. Ekonomi eta enpresa zientzietan lizentziatua, irakasle moduan dabil. Santutxu, Gaztainondo eta Kafe Antzokiko bertso-eskoletako kideak izan ditu kantukide ohikoenak.

Durangaldea
• Eneko Abasolo “Abarkas”.-
Iurretarra, 32 urte. Okina da, banatzailea. 1998an parte hartu eban lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.2004ean finalaurrekoetara heldu zan.
• Ander Salaberria.- Durangarra, 32 urte. Soldatzailea da. Iurretako bertso-eskolan trebatua. Azken urteotako Durangaldeko Txapelketa danetan parte hartu dau.
• Gorka Lazkano.- Berriztarra, 28 urte. Irakaslea da. 1998an parte hartu eban lehenengoz Bizkaiko txapelketan eta ordutik txapelketa danetan hartu dau parte.   2004ean eta 2006an finalaurrekoetara heldu zan. 
• Miren Amuriza.- 18 urte. Ikaslea. Lehen aldiz parte hartuko dau Durangaldeko Txapelketan
• Eñaut Uruburu.- 19 urte. Abadiñoarra. Psikologiako ikaslea. Lehen aldiz parte hartuko dau Durangaldeko Txapelketan 
• Garikoitz Sarriugarte.- Zaldibarrekoa, 32 urte. Ingeniari teknikoa informatikan. Etxebarriko EIKA kooperatiban dabil lanean.1998an parte hartu eban lehenengoz Bizkaiko Txapelketan eta 2004ean finalaurrekoetan abestu eban

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri