72 bertsolari, 1000-tik gora entzule, 40 gai-jartzaile inguru, 15 bat epaile eta 13 kanporaketa izan dira denera. Web orrian ere 1000 bisita baino gehiago jaso dituzte.
Bukatu dira jadanik Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak. Antolatzaileek azaldu dutenez, "inoiz baino kolore gehiago" izan du aurtengoak. 13 kanporaketa eta girotze saio bat izan dira denera. Horietan, 72 bertsolari, 1000-tik gora entzule, 40 gai-jartzaile inguru eta 15 bat epaile izan dira.
Txapelketa zela eta, interneten web orria egin zuten antolatzaileek. Denera 1000 bisita baino gehiago jaso omen dituzte. Facebooken, ere, 129 zale izatera iritsi omen dira.
Behin Eskualdeetako Txapelketak bukatuta, Bizkaiko Txapelketa iritsiko da udazkenean. Bertan 30 bertsolarik parte hartuko dute denera kanporaketetan. Eskualdeetako txapeldunak zuzenean sailkatu dira:
1.- Miren Amuriza 415 puntu
2.- Jone Uria 411 puntu
3.- Joseba Artza 407 puntu
4.- Oihana Bartra 403 puntu
5.- Eñaut Intxaurraga 393 puntu
6.- Xabier Enbeita 376 puntu
7.- Mikel Goiriena 358,5 puntu
8.- Ion Barrocal 333,5 puntu
Puntuazioen arabera, berriz, beste 22 bertsolari sailkatu dira. Hau da zerrenda:
9.- Gorka Lazkano 262 puntu
10.- Eneko Abasolo 252 puntu
11.- Gorka Ostolaza 243,5 puntu
12.- Iñaki Iturriotz 243 puntu
13.- Ander Elortegi 239,5 puntu
14.- Beñat Ugartetxea 237,5 puntu
15.- Eñaut Uruburu 233,5 puntu
16.- Itxaso Paia 232 puntu
17.- Olatz Ibarluzea 232 puntu
18.- Eneko Arrate 231,5 puntu
19.- Xabat Galletebeitia 231,5 puntu
20.- Lander Ibarluzea 231 puntu
21.- Aitzol de Castro 226,5 puntu
22.- Iker Belaustegi 226,5 puntu
23.- Arrate Illaro 225,5 puntu
24.- Ortzi Garitano 223 puntu
25.- Joanes Igeregi 221,5 puntu
26.- Julen Sololuze 219,5 puntu
27.- Pello Ormazabal 218,5 puntu
28.- Peru Vidal 217,5 puntu
29.- Beñat Vidal 216 puntu
30.- Asier Legarreta 214,5 puntu
Hauez gain, 2008ko finalistak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara. Eta aurretik finalista izandakoek ere aukera daukate zuzenean kanporaketetan parte hartzeko.