Plazatik Gaztetxera 2008-05-22

Azken kanporaketa ostiralean Soraluzeko Gaztetxean

Jone Uria, Mikel Artola, Ander Elortegi, Andere Arriolabengoa, Eneko Beretxinaga eta Aitor Arrizubieta arituko dira kantuan. 22:30etan da saioa

Ostiral honetan, maiatzak 23, jokatuko da Plazatik Gaztetxera txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa Soraluzeko gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30etan.
Kanporaketa honetan parte hartuko duten bertsolariak:

• Jone Uria
• Mikel Artola
• Ander Elortegi
• Andere Arriolabengoa
• Eneko Beretxinaga
• Aitor Arrizubieta "Toko"

Saio bakoitzean bertsolariek honako lan hau burutu beharko dute:
• Ofizioka 3na bertso 8ko handian
• Ofizioka 3na bertso 8ko txikian
• Koplatan 4na kopla
• Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean
Buruz-burukoa:
• Ofizioka 3na bertso 10eko txikian.
Publikoak gustukoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du, eta epaimahaiarengandik puntu gehien jasotzen dituen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz-burukoa jokatuko dute. Azken saio honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saioko irabazlea. Epaileen eta publikoaren erabakiak bat egingo balu , ez litzateke buruz-burukorik jokatuko eta zuzenean sailkatuko litzateke bertsolaria.
Finala:
• MAIATZAren 31an MUTRIKUKO GAZTETXEAN

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu