Izarra, Errenteria, Meñaka eta Gabirian 2010-06-19

4 bertso-afari izango dira gaur

Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre eta Iker Zubeldia; Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi; Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes eta Gorka Maiz, Julen Agirre eta Endika Igartzabal ariko dira kantuan.
 4 bertso-afari egingo dira gaur Euskal Herrian.

 Izarran iluntze guztirako plana antolatu dute Lan eta Jolas elkarteak eta Izarrako Bertso-Eskolak. Lehendabizi bertso-poteoa ospatuko dute, eta jarraian egingo dute afaria, frontoian. Bertsotan Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Iker Zubeldia jardungo dira. Olatz Bayer-ek jarriko dizkie gaiak.

 Errenteriako Gaztaño auzoan jaiak ospatzen ari dira. Hori dela eta, bertso-afaria izango da bertan, iluntzeko 21etan hasita. Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute.

 Meñakako Meñakabarrena auzoan ere iluntzeko 21etan hasiko da afaria. Bertan Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes jardungo dira kantari.

 Azkenik, 21:30etatik aurrera, bertso-afaria egingo dute Gabirian, "Munduko Borroken Eguna"-ren baitan. Gorka Maiz, Julen Agirre eta Endika Igartzabal dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu