"Ahoa bete hots" ikastaroa 2010-06-21

Zabalik dago izena emateko epea

Uztailaren 22, 23 eta 24an izango dira jardunaldiak, Villabonako Subijana Etxean. Matrikula arruntak 50 euro balio du, baina ikasle, langabetu eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Bazkideek 35 euroren truke eman dezakete izena.
 Joan zen ostiralean aurkeztu zen "Ahoa bete hots" ikastaroa Villabonako Subijana Etxean. Mintzolak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako jardunaldiak dira. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, uztailaren 16ra bitarte. Apuntatu nahi duenak bi aukera dauzka. Telefonoz egin dezake, honako zenbaki honetara deituta: 943 694 129. E-mailez egin nahi izanez gero honako hau da helbidea: administrazioa@bertsozale.com. Honako datu hauek eman beharko ditu: izena, abizenak, helbidea, nortasun agiria, telefonoa, e-posta eta sorteguna. Ondoren, ordainketa egin beharko du honako kontu-zenbaki honetan:

  2101 0005 12000684 6646

 Matrikula arrunta 50 eurokoa izango da. Dena den, ikasle, langabetu eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Bazkideek %30eko beherapena edukiko dute eta 35 euroren truke eman ahal izango dute izena. Horretarako INEMeko agiria edo unibertsitateko matrikula agiria igorri beharko dituzte.

 Orainketa egiterako orduan, ordainketa agiriaren edo transferentziaren azalpenean "ABH" eta norberaren izen-abizenak idatzi beharko dira. Bukatzeko, agiria e-postaz bidali ahal izango da, eta baita posta arruntez ere, honako helbide honetara:

   Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
   Kale Nagusia 70
   20 150 Villabona
   Gipuzkoa

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu