Azken bi finalak asteburuan. Denera 21 bertsolari sailkatuko dira udazkeneko faserako.
Oihana Bartrak irabazi du Bilboaldeko txapela eta Bizkaiko txapelketarako zuzenean sailkatu da.
Bilboaldeko sailkapena eta puntuazioaOihana Bartra 389
Mikel Galarza 342,5
Arkaitz Zipitri 207
Matxalen Zabaljauregi 194,5
Eneko Piedra 181,5
Mauri Iruretagoiena 175
Bestalde, Gorka Lazkano izan da irabazle Durangaldeko finalean, Miren Amurizaren aurretik.
Durangaldeko sailkapena puntuazioa
Gorka Lazkano 366
Miren Amuriza 363,5
Eneko Abasolo 225
Garikoitz Sarriugarte 220
Ander Salaberria 211
Eñaut Uruburu 207,5
Bilboaldeko finala bertsoa.com dago ikusgai eta Durangaldekoa astean zehar egongo da.
Azken bi finalak datoren asteburuan
Asteburuan jokatuko dira Eskualdekako azken bi finalak. Ostiralean Lea Artibaikoa Amoroton, 19:00etan eta larunbatean Enkarterrikoa, Sudupen, 18:00etan. Eskualdekako txapelketatik 21 bertsolari pasako dira udazkaneko fasera, zazpi zuzenean eta beste 14 puntuazioaren arabera.
Orain artean zuzenean sailkatuak, eskualdeko finala irabazita1-Xabier Enbeita (Busturialdea)
2-Arrate Illaro (Ipar Uribe)
3-Eñaut Intxaurraga (Arratia)
4-Oihana Bartra (Bilboaldea)
5-Gorka Lazkano (Durangaldea)
Falta diren zuzeneko bi postuak6-Lea Artibaiko txapelduna
7-Enkarterrietako txapelduna
Orain arteko puntuekin berriz, eskualdekoan buruz burukoan sartu direnek ere ziur dute sailkapena8-Iker Belaustegi (Busturialdea)
9-Jone Uria (Ipar Uribe)
10-Iñaki Iturrioz Arratia)
11-Mikel Galarza (Bilboaldea)
12-Miren Amuriza (Durangaldea)
Era berean, honako hauek ere aukera handiak dituzte, batez ere puntuazio altuenekoak:13-Eneko Abasolo 225
14-Jabier Olibares 223
15-Garikoitz Sarriugarte 220
16-Amaia Uribe 216
Hortik behera gauzak estuago ibili litezke, baina bi saioren faltan sailkapen postuetan daudenak honako hauek:17-Miren Ibarluzea 214
18-Ander Salaberria 211
19- Olatz Ibarluzea 208
20- Eñaut Uruburu 207,5
21- Arkaitz Zipitri 207