Joxerra Garzia ariko da hizlari 2010-07-02

Gaur bukatuko da Bertsolantegia

Jende aurrean hobeto nola komunikatu azalduko du bere hitzaldian, eta ondoren ariketa praktikoak jarriko ditu. Eguerdian bertso-bazkari esperimentala egingo dute Beñat Gaztelumendi eta Julio Sotorekin, Iker Iriarte gai-jartzaile dela.
 Gaur bukatuko da Bertsolantegia, Eibarko Markeskoa jauregian. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatu du ikastaroa, honako izenburu honekin: "Bertsormena: landu sormenaren alderdi komunikatiboa".

 Gaur Joxerra Garzia izango da hizlari, goizeko 9etatik aurrera. Jende aurrean hobeto komunikatzeko taktikak eta estrategiak azalduko ditu. Atseden baten ondoren, 11:30etatik aurrera ariketa praktikoak egingo dituzte ikasleek.

 Bukatzeko, eguerdiko 14etan, bertso-bazkari esperimentala egingo dute, ikastaroan zehar landutako guztia praktikan jartzeko. Iker Iriartek proposatuko ditu ariketak eta Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto ariko dira kantari.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu