Estitxu Eizagirreren artikulua 2010-07-05

"Ia plazaratu zen neska bertsolariaren bila"

Duela 45 urte Donostian egindako sariketa batean parte-hartu behar zutenen artean emakume bat omen zegoen. Baina, euriagatik saioa atzeratu, eta azkenean ez omen zuen kantatu.
 Jon Ansak elkarrizketa bat egin zion Xanti Zabala "Lexo"-ri, bere bertso-ibilbidea ezagutu nahian. Elkarrizketako une batean, gertaera berezi baten berri kontatu zion "Lexo"-k. Orain dela 45 bat urte gazte-sariketa bat antolatu omen zuten Donostiako Trinitate plazan. 18-20 bertsolari omen ziren bertan parte hartzekoak, tartean neska bat. Baina, saioa hasi berria zela, euri zaparrada bat zela eta bertan behera utzi zuten sariketa, neskak kantatu baino lehenago.

 Handik astebetera berriz jokatu omen zen sariketa, baina bertsolari bat gutxiago agertu zen: neska hura falta zen. Argitu gabe dago zergatik ez zen agertu oholtza gainera, eta neska hura zein den jakin nahian dabiltza orain. 70 bat urte izango lituzke eta, "Lexo"-ren arabera, Goierri aldekoa omen da.

 Estitxu Eizagirrek gertaeraren berri jasotzen du bere blogean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu