Bertsoa eta aktualitatea, lotuta 2010-07-09

"Zertarako behar duzu Espainia?"

Galdera hori egin zion Iban Garrok Andoni Egañari, bakarkako hiru bertsorekin erantzun ziezaion. Lan polita osatu zuen Andonik.
 Garai bateko bertsolariek bertsopaperekin ematen zuten aktualitateko gaien inguruan zeukaten iritzia. Gaur egun ere ohikoa da bertsolariak aktualitateaz aritzea. Eusko Jaurlaritzak nazioartean Euskadi turisten helmuga bihurtzeko kanpaina abiatu du, honako lelo honekin: "Espainia behar dugu". Egunkarietan, telebistan, irratian, kalean... iritzi ugari sortu ditu kanpainak. Lesakan San Fermin egunez egin zen saioan honela galdetu zion Iban Garro gai-jartzaileak Andoni Egañari: "Zertarako behar duzu Espainia?". Andonik bakarka hiru bertso kantatu zizkion gaiari.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza