San Ferminetako saioa Iruñean 2010-07-14

"Hara hor sei obispo adar eta guzti"

San Ferminetako bertso jaialdi nagusia izan zen atzo Iruñean, Takonera parkean. Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Jon Maia, Uxue Alberdi, Saioa Alkaiza eta Eneko Lazkoz aritu ziren bertsotan, Alaitz Rekondoren esanetara. Publikoan, 250 lagun inguru. Aurreko aulkiak hutsik (eguzki betean) eta ondoko zuhaizpea publiko animosoz betea. San Fermin giroko gaiak izan ziren nagusi. Bertsoa.com-ek zuzenean eman zuen ekitaldia
Asteartea eta 13, egun seinalatua San Ferminetako bertso jaialdi nagusirako. Horixe gogora arazi zien Alaitz Rekondok sei bertsolariei saioari hasiera emateko, agurren ondoren.  Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Jon Maia, Uxue Alberdi, Saioa Alkaiza eta Eneko Lazkoz aritu ziren kantuan, eta publikok itzaletik berotu zuen saioa. Egañak eta Lazkozek bi zezenen paperean kantatu zuten "A San Fermin pedimos..." kantua entzuten dute, baina ezer ulertu ez. Maia eta Alberdi Jone Jakue bidea egiten ari ziren bi erromes, bidean galdu eta Iruñeako alde zaharrean agertu ziren: "beltz-beltzak datoz eta/potoloak noski, hara hor sei obispo/ adar eta guzti" bota zuen Maiak. Esttxu Arozena Albret-tarren ondorengo gisa jarri zuen bakarka Rekondok,  Nafarroako erregetza aldarrikatzen. Egañak, Del Bosque Espainiako entrenatzaileak, atzeko bostak izan zituen kantu-gai. Atzekoak selekzioko jokalariak ziren gaian, baina, Egañak pertsonai berriak asmatu zituen, tartean erregina txalo jotzen ere asmatzen ez zuena. Bukaera aldera, San Fermin hirukoiztu egin zuen Rekondok. Saioa Alkaiza Iruñeako San Fermin zen, Estixu Arozena Lesakakoa eta Eneko Lazkoz Azpilikuetakoa. Hor ere ez ziren atzera gelditu, Lazkozek modu diplomatikoan amaitu arren.

Iruñeako bertso ekitaldia Udalak antolatzen du eta aspaldiko urteetan kokapen aldetik ez du gehiegi zaintzen. Atzokoa ere bazen horren adibide. Takonera partean, balla artean, eta parke osoan eguzkiak betez bete jotzen zuen ia leku bakarrean. Estitxu Arozenak, egoera horren aipamena eginez, eskerrak eman zizkien entzuleei "zoko" hura "txoko goxo" bihurtzen laguntzeagatik.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu