Bertako gazteek antolatuta 2010-07-19

Bertso plaza berria Trintxerpen

Pasaiako Trintxerpe auzoan atzo egin zen lehenengo bertso jaialdia herriko feste barruan. Auzoko gazteak izan dira bultzatzaileak eta jai batzordearen babesa izan dute. Mendiluze, Mantxi, Unai Agirre, Irazu, Maia eta Sarriegi aritu ziren kantari, Casabalen agindura. 250 entzule inguru izan ziren.
Pasaiako (Gipuzkoa) Trintxerpe auzoan lehen ere egin izan da bertso ekitaldirik, baina, atzo egin zen plazako lehenengo jaialdia. Auzoko gazteek antolatu zuten, eta oso txukun antolatu ere. Trintxerpe Pasaiako lau auzoetako bat da, (Donibane, San Pedro eta Antxo dira beste hirurak) eta hitzkuntz aldetik erdalgunea da. Bertako populazioaren gehiengoa jatorriz Galizia eta Portugalekoa da. Auzoan Karmenak ospatzen dira eta gazteek jaietako azken egunerako prestatu zuten sei bertsolariko jaialdia. Mendiluze, Mantxi, Unai Agirre, Irazu, Maia eta Sarriegi aritu ziren kantari, Casabalen agindura. 250 entzule plaza bilduan. Haritz Casabalek batez ere festa giroko gaiak jarri zituen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu