Eskolarteko umeen finala bertan dela 2008-05-28
Datorren larunbatean Nafarroako bertso eskolen eguna ospatuko dute Larraintzarren. 11:00etan emango diote egunari hasiera eta 11:30etan eskolarteko finala jokatuko dute, umeen mailan. Gero, bazkaria, jolasak, kantu eta karaoke saioa izango dute. Ekitaldia Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatua da.