Amezketako jaialdia 2010-09-01

Sebastian Lizaso hiru aldiz

Bixente Gorostidik gai berezia jarri zien Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Julio Sotori. Lizasoren bizitzako hiru garairi buruz kantatu behar izan zuten.
 Sebastian Lizasok ospe handia bereganatu du plazan egin dituen urteetan. Hori dela eta, Bixente Gorostidik gaitzat hartu zuen Amezketako jaialdian. Julio Soto eta Andoni Egañarekin batera altxa zen azpeitiarra. Bakoitzak Sebastianen bizitzako garai bat hartu behar zuen: Julio Sebastian zen, 25 urterekin; Sebastian bera 50ekin eta Andoni 75ekin. Adin horietan Sebastianek zer pentsatzen zuen galdetu zien Bixentek. Lehenengo festei buruz, ondoren bikote-harremanez eta azkenik etorkizuneko planez. Jaialdiko bertsoaldirik txalotuena izan zen hau.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu