Joan zen larunbatean izan zen 2010-09-02

Festa giroko saioa egin zuten Hondarribian

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Xabi Paya eta Sustrai Colinak kantatu zuten Karlos Aizpuruaren esanetara. 400 bat lagun elkartu ziren Santiago kaleko plazan.
 Joan zen larunbat iluntzean bertso-saioa egin zuten Hondarribian, Santiago Kaleko plazan. Festa giroko saioa izan zen, eta 400 bat lagun bertaratu ziren bertsolarien lana jarraitzeko asmoz. Honako hauek aritu ziren kantuan:

 Aitor Mendiluze
 Aitor Sarriegi
 Xabi Paya
 Sustrai Colina

 Karlos Aizpuruak jarri zizkien gaiak. Saioa umoretik joan bazen ere, izan zen gai serioentzako tarterik ere. Nabarmentzeko modukoa da, esaterako, Mendiluzek bakarka egindako lana.

 Dena den, ariketa bereziena hemen entzun daitekeena da. Karlosek lau bertsolariak jarri zituen lanean. Hasierako puntua kantatzen zien, asmakizun moduan. Bertsolariak hurrengo bi puntuetan asmatu behar zuen erantzuna. Ariketa zaila bezain gozagarria izan zen.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu