34. Lizardi saria 2010-09-04

Aitzol Barandiaran txapeldun

Jone Uria gelditu da bigarren. Bertso onenaren saria ere Aitzolek lortu du. Beraiekin batera aritu dira finalean Manu Goiogana, Xumai Murua, Ane Labaka eta Asier Azpiroz.
 Zarautzen urtero jokatzen da Lizardi saria. Aurtengoan 34. edizioa bete du, eta atzo ospatu zen finala Zinema frontoian. Aretoa goraino bete zen finala jarraitzeko. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Manu Goiogana
 Xumai Murua
 Jone Uria
 Ane Labaka
 Asier Azpiroz
 Aitzol Barandiaran

 Azkenean Aitzol Barandiaran ataundarrak jantzi zuen txapela, Jone Uriaren aurretik. Bertso onenaren saria ere Aitzolentzat izan zen, hamarreko txikian kantatutako bigarren bertsoarengatik. Final polita atera zen orokorrean. Felix Zubia aritu zen aurkezle lanetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu