Lizardi Bertsopaper Sariketa 2010-09-07

'Txakurrak hankutsik' Unai Agirreren bertso jarriak

Unai Agirreren 'Txakurrak hankutsik' lanak bigarren saria irabazi du Basarri Bertsopaper sariketan. Hemen berak kantatuko bertso batzuk.

Unai Agirreren  'Txakurrak hankutsik' lanak bigarren saria irabazi du Basarri Bertsopaper sariketan. Hemen berak kantatuko bertso batzuk eta sail osoa idatziz.

TXAKURRAK HANKUTSIK
Doinua: Ezkondu eta Ezkongai
Lizardi Sariko bigarren Saria

1)
Asteleheneko resaka:
korrika eta presaka,
iratzargailua saka.
Goizeko seiak, hasia nago
zaunkaka gaizki esaka:
«Kaka! Ta bi aldiz kaka!»
Etxetik irten ta, kanka!
Berriro sartu det hanka

2)
Lau hankakoen kasoa,
goizeroko arazoa,
bertso sail batek jasoa.
Sudurrak behar ditugu libre
eta zorroztua soa:
kendu begiko lausoa,
kontu non eman pausoa...
minatu dute auzoa

3)
Hustu ezkero barrenak,
daramala dakarrenak,
emeenak nahiz harrenak;
multa, eskari, amenazuak...
bat, bi, hiru… hamarrenak;
alperrik dira arrenak!
Nonahi daude aztarrenak;
hanka bikoak txarrenak!

4)
Hitz txarrik zeinek ixuri
Pintto, Lagun, Laika, Txuri...
handi, txiki, argal, guri...
Txakurren menpe bizi beharra
egokitu zaigu guri.
Zazpi, sei, bost, lau, hiru, bi;
zenbat mutur ta irudi!
Zoologikoa dirudi!

5)
Arkakuso ta barkazta,
nahiz etxean sartu, zasta!
Begiak itxi ta basta.
Eske txakurrak ligatzeko ere
Ba omen du arrakasta:
- Ze pedigria, ze kasta!
- Ze fin egiten dun hazka!
- Zure begi berak dauzka.

6)
Beste moda bat doi-doia:
indarraren arrazoia;
handienaren galoia.
Borrokarako zakurren grinak
ere orain jo du goia:
Rodwailerraren sasoia;
Pitt Bullaren armazoia...
tigrea eta lehoia.

7)
Lehoi, tigre, basakatu...
herriak piztiz kargatu;
baietz hamar azkar batu.
Kontra egitera behartuz gero,
hobe da ondo armatu!
Nahiko bazenu ausartu,
pakea jartzera sartu:
protesi bat enkargatu.

8)
Trabak luze-laburrean
azaltzen dira aurrean,
nola mendiak Tourrean.
Opariren bat nahi ez duenak
hankape, hankezurrean:
hartu makila urrean,
jarri pintza sudurrean,
ta begirada lurrean.


9)
Garai bateko beldurra:
ostikoa ta egurra,
txakur gaiztoek segurra.
Gaur berriz ondo orraztu eta
azkazalak limaz urra;
nahiz mantaz estali lurra,
nahiz kremaz busti muturra,
zakurra beti zakurra.

10)
Eten gabeko katean,
multak etxeko atean,
nituzke instant batean.
Nere beharrak eginez gero,
paseatzera joatean...
Utzi nazaten pakean
espaloi eta parkean,
jarriko naiz lau hankean

Unai Agirre

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa