Bertsoa.com-ek zuzenean eman zuen 2010-09-13

Bermeon Kontxaren olatuan bertsotan

Igor Elorza, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Estitxu Arozena eta Miren Amuriza aritu ziren bertsotan Bermeon, Bernardo Mandalunizen esanetara. 300 entzule inguru izan ziren ekitaldian.
Gaueko bederatzi terdiak pasata bermeotarrak Kontxako bandera ospatzen ari ziren herrian antolatutako omenaldian, eta jaialdiko eremutik urrun xamar, baina bertso jaialdia hasteko arduarekin Bermeoko bertsozaleek ez zuten urteroko zitara huts egin. Bernardo Mandalunizek aktualitateko gaien aurrean posizionatzeko trantzean jarri zituen bertsolariak, fikzio eta umoreari bere lekua utzita. “Amets, Bilbokoa eta gero (galerazitako manifestaldia) zein izan beharko luke hurrengo pausoa”, “Maialen eta Amets zuen Bermion oso ondo integratutako ijito komunitateko bi kide zarete, azken egunotako abarrotsekin keztatuta zaudete” adibidez. Bertsolariek ia bi orduko lana egin zuten eta publikoak gogotik txalotu zituen bertsoak.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza