Urriaren 5etik abenduaren 21era bitarte egingo da ikastaroa 2010-09-21

"Bertsolantegia" antolatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Estitxu Arozena ariko da irakasle lanetan. Bi orduko hamar saio emango ditu arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara.
 Nafarroako Unibertsitate Publikoak "Bertsolantegia" ikastaroa antolatu du hirugarren urtez. Ikastaro honetan bertsolaritzaren sarrera bat egingo dute, bai planteamentu teorikoei dagokienez eta baita historian zehar izan duen bilakaerari dagokionez ere. Gainera, ariketa praktikoak ere burutuko dituzte ikasleek.

 Estitxu Arozena lesakarra ariko da irakasle lanetan. Urriaren 5ean hasiko da ikastaroa eta abenduaren 21era bitarte luzatuko da. Asteartero bi orduko saioak egingo dituzte, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara bitarte.

 Ikastaroan izena emateko epea irailaren 6an zabaldu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasle direnentzat. Gainerakoentzat irailaren 29an irekiko da epea. Plaza kopurua mugatua izango da hala ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu