Alegiko saio musikatua 2010-09-23

Prozesua bertsolarien ahotan

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Gaztelumendi bi iheslariren ahotik aritu ziren. Bertsoak aktualitatearekin duen loturaren erakusgarri.
 Alegiko bertso-saio musikatuan bi iheslariren larruan jarri zituen Egoitz Aizpuruk Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Gaztelumendi. Honako hau zen gaia: "ETAk orain arte su eten asko eman ditu eta amaitu diren bezala amaitu dira. Zuek bi errefuxiatu zarete, oraingo su etena itxaropentsu baina aurrekoak gogoratuz hartu duzuenak."

 Bertsolaritza beti egon izan da garaian garaiko gertakariei lotuta. Alegiko saioan esperantzaz baina baikor izateko beldurrez aritu ziren bi bertsolariak.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza