Alegiko saio musikatua 2010-09-23

Sexuan oinarritzen den bikotea

Ainhoa Agirrezaldegik eta Iñaki Gurrutxagak elkar ezagutu nahi dute eta afaltzeko geratu dira. Baina sexuan baino ezin dute pentsatu.
 Egoitz Aizpuruk sarritan jartzen ditu harremanei buruzko gaiak. Alegin ere halako bi jarri zituen. Ainhoa Agirrezaldegi eta Iñaki Gurrutxaga bikote dira, baina arazo bat daukate: beraien harremana sexuan oinarritzen da, eta ez dute elkar ezagutzen. Bestea nolakoa den jakiteko jatetxe batean afaltzea erabaki dute. Baina, mahaian eserita ere sexua baino ez dute buruan.

 Saio umoretsua osatu zuten Ainhoak eta Iñakik. Sexua sarritan gai tabua izan arren lotsagabe kantatu zuten biek, eta entzuleek gogotik eskertu zuten bertsolarien umorea.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza