21:00etan afaria, 22:30ean saioa 2008-05-29

Jone Uria, Azkarate, Labayen, Abasolo, Artola eta Aiertza larunbatean Mutrikun, Plazatik Gaztetxerako finalean

Gaztetxean izango da saioa

Larunbat honetan, maiatzak 31, jokatuko da Plazatik Gaztetxera txapelketako finala Mutrikuko gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30etan.
Finalerako sailkatu diren bertsolariak:
• Jone Uria
• Jokin Labayen
• Gorka Azkarate
• Eneko Abasolo “Abarkas”
• Mikel Artola
• Miel Angel Aiertza

Finaleko saioak bi fase izango ditu eta bertsolariek honako lan hau burutu beharko dute:
• Ofizioka 3na bertso 8ko handian
• Ofizioka 3na bertso 8ko txikian
• Koplatan 4na kopla
• Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean
Buruz-burukoa:
• Ofizioka 3na bertso 6 puntuko motzean.
• Hitza emanda bertso bat hamarreko haundian.

Publikoak gustokoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du, eta epaimahaiarengandik puntu gehien jasotzen dituen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz-burukoa jokatuko dute. Azken saio honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saioko irabazlea. Epaileen eta publikoaren erabakiak bat egingo balu , epaileen puntuazioetan bigarren postuan sailkatu den bertsolaria pasako litzateke buruz-burukora.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu