Jon Maiak zuzenduta 2010-10-07

"Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira" dokumentalaren aurrerapena ikusgai

"Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira" dokumentalaren aurrerapena ikusgai dago sarean. Jon Maiak zuzendutako lana da eta urriaren bukaeran aurkeztuko dute.
"Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira" dokumentalaren aurrerapena ikusgai dago sarean. Jon Maiak zuzendutako lana da eta urriaren bukaeran aurkeztuko dute. Apaizac obeto espedizioak, bertso askotarako gaia ez ezik, doinu eta kopla sorta ederra ere utzi dio bertsolaritzari. Dokumentalean Maiak berak errezitatuko koplak ere ageri dira.

Dokumentalaren sinopsia
 Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak Apaizac Obeto espedizio berritzailearen bidez, ahalegin berezia egin zuen itsasoaren historiako pasarterik harrigarrienetako bat ezagutzera emateko : XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailaoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan; arrantzaren ekintza soila gaindituko zuen itsas epopeia. Historia hau, lur haiei Quebec edo Kanada izan aurretik, mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaienean abiatzen da; urtero urtero, milaka euskaldun Ozeano Atlantikoa gurutzatu eta Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetara lanera abiatzen zireneko garaian.
 
Quebec-etik Labradorreraino, 2000 kilometro eta 41 egunetan, sei euskaldunek eta Kanadako mik' maq amerindiar batek, XVI. mendeko marinel haien azalean jartzeko ahalegina egingo dute. Baina, protagonista Beothuk izango da,  San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako munduko balea txalupa zaharrenaren errepika berria.
Pasaian eraikitako azken euskal balea txalupa honek, nabigazio arkeologikoaren bidez, ipar ameriketako historia ofizialetik kanpo dagoen euskal arrantzale haien mende beteko arrasto garrantzitsua lanbro artetik argitara aterako du: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, ipar ameriketako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza,...
Abentura eta historia. Zer garen ulertzeko ezinbestekoa ez ezik, itsasoa kultura eta memoria putzu sakona dela aldarrikatu nahi duen dokumentala: Apaizac Obeto espedizioa, azken balea txaluparen kondaira.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu