Igandean 21:00ean 2010-10-08

Hitzetik Hortzeran Donostia, Zalibar eta Iurretako bertsoak, eta Andoni Egaña gonbidatu igandean

Berrituta azalduko da igandean Hitzetik Hortzera. Domekaro emango dute aurrerantzean bertsolaritzari eskainitako saioa 21:00etatik 22:00etara, ETB1-en.Jon Artano Izetak aurkeztuko du saioa eta astero gonbidatua izango du alboan. Zaldibar, Donostia eta Iurretan bildutakoak.
Berrituta azalduko da igandean Hitzetik Hortzera. Igandero emango dute
aurrerantzean bertsolaritzari eskainitako saioa 21:00etatik 22:00etara, ETB1-en.
Jon Artano Izetak aurkeztuko du saioa eta astero gonbidatua izango du alboan.
Zaldibar, Donostia eta Iurretan bildutakoak
Andoni Egañaren iritziek aberastutako aurkezpenak izango dira eta kantuan ere
gozatu ahalko da zarauztarraren argitasuna; Amets Arzallusekin Zaldibarren
egindako bertso-afarian, eta Iurretako sanmigeletako jaialdian. Gainera Donostian
Unai Elizasuk bertsolariei eginarazitako ariketa xelebrea ere emango dute. Ohiko
atalek segida izango dute: Zuri-beltzekoan Xalbador eta Zappingean, berriz,
Egañaren lehendabiziko plazako irudiak erakutsiko dituzte: 1982ko Lizardi Saria.

Bizkaiko Txapelketa eta XI-LA-BA
Asteon aurkeztu duten Bizkaiko Bertsolari Txapelketan arituko direnekin ere izan
dira Hhkoak. Eta finalerdien atarira heldua den Xiberua Lapurdi eta Baxenabarreko
Bertsulari Xapelketaren (XI-LA-BA) berri ere emango dute.

Bertsozaleen ekarpenaren zain
‘Bertsominak’ jotakoek programaz edo programarako dituzten iritziak eta ideiak
gustora hartuko lituzke lantaldeak. Norberak grabatutako bertsoak bidali,
bertsolaritzarekin zerikusia duten gaien berri eman, proposamenak egin, edo
programara gonbidatuta joateko deitu (943.01.16.84) edo idatzi lantaldeari
(hitzetikhortzera@eitb.com / facebook.com/hitzetikhortzera).

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu