Meñakan, Aginagan, Basaurin, Mutrikun, Urnietan, Tolosan eta Añorgan 2010-10-08

7 bertso-afari egingo dira gaur Euskal Herrian

Anjel Mari Peñagarikano eta Arkaitz Estiballes; Jon Martin, Haritz Casabal eta Arkaitz Oiartzabal; Miren Amuriza eta Amets Arzallus; Jon Maia eta Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Amaia Agirre eta Iñigo Manzisidor "Mantxi", Xabier Silveira eta Haritz Etxeberria "Ministro" ariko dira kantuan.
 Ostirala izaki, bertso-afari mordoa egingo dira gaur Euskal Herrian.

 Meñakako Herriko Tabernan iluntzeko 21etan hasiko da saioa, Anjel Mari Peñagarikano eta Arkaitz Estiballes kantari direla.

 Usurbilen, berriz, Aginaga auzoan izango da saioa. Jon Martin, Haritz Casabal eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" jardungo dira bertsotan.

 Miren Amuriza eta Amets Arzallus Basaurin ariko dira, Zoros zoro jatetxean. Saio hau iluntzeko 21:30etan hasiko da.
 
 Orduerdi lehenago Mutrikuko Kalbaixo auzoan hasiko da saioa, Azkenetxe jatetxean. Jon Maia eta Andoni Egañak kantatuko dute.

 Xoxokan, berriz, Urnietan, Iker Zubeldia eta Amaia Agirrek kantatuko dute ordu berean Besabi jatetxean.

 Tolosako Berazubi auzoan iluntzeko 20etan hasiko da saioa.

 Añorgan, azkenik, Xabier Silveira, Haritz Etxeberria "Ministro" eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi" jardungo dira kantuan, iluntzeko 20etatik aurrera.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu