Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-10-11

Oihana Bartra finalaurrekoetan ariko da

Mungian jokatu zen lehenengo kanporaketa atzo. Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Xabier Enbeita, Ander Elortegi, Itxaso Paia, Julen Erezuma eta Julen Sololuze.
 Atzo hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako fasea, Mungiako Olalde aretoan. 300 bat lagun bertaratu ziren saioa jarraitzeko. Azkenean, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Oihana Bartra   412,5 puntu
 2.- Xabier Enbeita  370,5 puntu
 3.- Ander Elortegi  361,5 puntu
 4.- Itxaso Paia     349 puntu
 5.- Julen Erezuma   342 puntu
 6.- Julen Sololuze  340 puntu

 Ondorioz, Oihana Bartrak zuzeneko txartela lortu du finalaurrekoetan aritzeko. Gainerako bertsolariek puntuazioen zain geratu beharko dute.

 Mungiako saioan Maite Berriozabal aritu zen gai-jartzaile lanetan. Epaile lanetan, berriz, Mirari Azula, Jurgi Fuentes, Iñigo Gojenola, Josu Telleria, Gorka Intxaurbe eta Ainhoa Munitxa jardun ziren.

 Honako saio hauek jokatuko dira datozen asteetan final-laurdenetan:

 URRIAREN 17a, IGANDEA
 Balmasedan, Klaret antzokian, 17:30etan
  Joseba Artza
  Jone Uria
  Asier Legarreta
  Iker Belaustegi
  Iñaki Iturriotz
  Lander Ibarluzea
   Gai-jartzailea: Bernar Mandaluniz

 URRIAREN 24a, IGANDEA
 Aulestin, Torrezelai frontoian, 17:30etan
  Mikel Goiriena
  Ibon Ajuria
  Gorka Ostolaza
  Arrate Illaro
  Xabat Galletebeitia
  Peru Vidal
   Gai-jartzailea: Leire Bilbao

 URRIAREN 31n, IGANDEA
 Igorreko Kiroldegian 17:30etan
  Miren Amuriza
  Eneko Abasolo "Abarkas"
  Peio Ormazabal
  Ortzi Garitano
  Joanes Igeregi
  Beñat Vidal
   Gai-jartzailea: Leire Aurrekoetxea

 AZAROAREN 7an, IGANDEA
 Getxon, Erromon, Gobelako Kiroldegian 17:30etan
  Ion Barrocal
  Gorka Lazkano
  Eneko Arrate
  Eñaut Uruburu
  Olatz Ibarluzea
  Beñat Ugartetxea
   Gai-jartzailea: Zuriñe Iarritu

 Hemendik, Oihana Bartraz gain, beste hamabi bertsolari sailkatuko dira finalerdietara, eta hiru saio jokatuko dituzte fase honetan. Hemen sartuko dira txapelketan orain dela bi urteko finalistak:

 AZAROAREN 21ean, IGANDEA
 Durangon, Landako gunean, 17:30etan
  Etxahun Lekue
  Onintza Enbeita
  Beste lau

 AZAROAREN 28an, IGANDEA
 Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan 17:30etan
  Iratxe Ibarra
  Arkaitz Estiballes
  Beste lau

 ABENDUAREN 5ean, IGANDEA
 Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan 17:30etan
  Fredi Paia
  Beste bost

 Finala, berriz, abenduaren 18an jokatuko da Barakaldoko BEC aretoan. Zortzi bertsolarik kantatuko dute bertan.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin