Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketa 2010-10-11

Aste honetan hasiko dira finalerdiak

Larunbatean, Luhuson, Amets Arzallus, Odei Barroso, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Gillen Hiribarren eta Ekhi Erremundegik kantatuko dute. Datorren astean jokatuko da bigarren kanporaketa.
 Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketa bigarren fasera heldu da jada. Datozen bi larunbatetan jokatuko dira bi finalaurrekoak. Fase honetan sartuko dira lehian Amets Arzallus, egungo txapelduna, eta Sustrai Colina. Lehenengo fasean Odei Barroso, Kristiñe Txoperena (arrazoi pertsonalak tarteko ez du finalaurrekoetan kantatuko) eta Eneritz Zabaletak lortu dituzte punturik gehien beren kanporaketetan. Horiekin batera zuzenean sailkatu dira bigarren sailkatuak ere (Patxi Iriart, Xumai Murua eta Mixel Aire). Gainerakoak puntuazioen arabera sailkatu dira (Gillen Hiribarren, Ekhi Erremundegi, Miren Artetxe, Joanes Etxeberria eta Ximun Cazaubon).

 Finalerdiak larunbat honetan hasiko dira, Luhuson. Harri Xuri aretoan egingo da saioa, arratsaldeko 17etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Amets Arzallus
 Odei Barroso
 Xumai Murua
 Eneritz Zabaleta
 Gillen Hiribarren
 Ekhi Erremundegi

 Bigarren kanporaketa datorren astean jokatuko da, larunbatez, Gabadiko Herriko gelan. Honako bertsolari hauek jardungo dira bertan:

 Sustrai Colina
 Miren Artetxe
 Patxi Iriart
 Ximun Cazaubon
 Joanes Etxeberria

 Finala Donibane Lohizuneko Jai-Alai pilotalekuan izango da, azaroaren 13an, arratsaldeko 17etatik aurrera.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu