Jimmy Jazz aretoan 2010-10-14

Txapeldunen saioa izango da gaur Gasteizen

Maialen Lujanbio (Euskal Herriko txapelduna), Julio Soto (Nafarroakoa), Amets Arzallus (Iparraldekoa), Igor Elortza (Bizkaikoa), Oihane Perea (Arabakoa) eta Aitor Mendiluze (Gipuzkoakoa) ariko dira kantuan.
 Gasteizen Txapeldunen Bertso-Saioa egingo dute gaur. Jimmy Jazz aretoan izango da saioa, iluntzeko 20etan. Sarrera dohakoa izango da. Helduen mailako txapeldun guztiak ariko dira kantuan bertan:

 Maialen Lujanbio (Euskal Herrikoa)
 Julio Soto (Nafarroakoa)
 Amets Arzallus (Iparraldekoa)
 Oihane Perea (Arabakoa)
 Igor Elortza (Bizkaikoa)
 Aitor Mendiluze (Gipuzkoakoa)

 Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu du jaialdia, Gasteizko Udalaren laguntzaz. Idoia Beitia ariko da gaiak jartzen bertan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza