Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2010-10-16

Luhuson jokatuko da lehenengo finalaurrekoa

Ekhi Erremundegi, Xumai Murua, Amets Arzallus, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta eta Gillen Hiribarren ariko dira kantuan larunbatean, arratsaldeko 17etan. Harri Xuri aretoan izango da saioa.
 Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa finalaurrekoetara iritsi da jada. Guztira hamabi bertsolari ariko dira fase honetan, eta lehenengo galbahea pasa duten hamar bertsolariei Amets Arzallus eta Sustrai Colina gehituko zaizkie.

 Luhuson jokatuko da lehenengo finalaurrekoa, bihar, arratsaldeko 17etan Harri Xuri aretoan. Honako bertsolari hauek ariko dira kantari:

 Ekhi Erremundegi
 Xumai Murua
 Amets Arzallus
 Odei Barroso
 Eneritz Zabaleta
 Gillen Hiribarren

 Txapelketaren web orrian saioari buruzko informazio gehiago dago eskura. Besteak beste, kantatuko duten sei bertsolaritatik lauren iritziak.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu