Urnieta, Mutriko eta Urepeleko bertsorik onenak eskainiko dituzte 2010-10-15

Amaia Agirre elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzerak

Horrez gain, Amaia Agirrek berak Txileko mehatzariei jarritako bertso-sorta izango da entzungai. Zuri-beltzekoan Xanpun eta Xalbadorren saio bat emango dute, eta Zappingean, berriz, garai bateko "Kate Motzean" galdetegia. Igandean izango da programa ETB1en, iluntzeko 21etan.
 Hitzetik Hortzerak denboraldi honetako bigarren programa emango du igande honetan, iluntzeko 21etan, ETB1ean. Aste honetan Amaia Agirre izango da programako gonbidatua. Amaia Agirre Urnietako bertso-bazkarian gai-jartzaile lanetan aritu zen, eta saio horri buruz eta gai-jartzaile ofizioaz dauzkan iritziak emango ditu programan. Gainera, Urnietako bertsoaldi onenak entzungai izango dira aste honetan. Honako bertsolari hauek aritu ziren bertan kantari:

 Beñat Gaztelumendi
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Ainhoa Agirreazaldegi
 Uxue Alberdi

 Dena den, Amaiari bestelako lanik ere jarri diote programan eta, propio eskatuta, Txileko San Jose minazuloan harrapatuta gelditu ziren langileei jarritako bertsoak kantatuko ditu.

 Hitzetik Hortzerako kamarak Mutrikura ere joango dira, Mijoara. Han San Jeronimoak ospatu zituzten eta Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia eraman zituzten kantura bertso-afaritan, Eneritz Azkue gai-jartzaile hartuta. 170 bat entzule bertaratu ziren eta hango bertsoaldi ederrenak eskainiko dituzte aste honetan.

 Joan zen igandean Xalbador Eguna ospatu zen Urepelen. Han Uxue Alberdik Xalbadorri eta Sebastian Lizasok Xanpuni eskainitako bertsoak emango dituzte aste honetan. Zuri-beltzekoan ere Xanpun eta Xalbador izango dira protagonista. Azkenik, Zapping-ean garai bateko "Kate-Motzean" galdetegia oroituko dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu