Zuzeneko elkarrizketak 2010-10-15

Bertsoa.com-ek Joana Itzaina elkarrizketatuko du asteartean

Arratsaldeko 17:30etan hasiko da elkarrizketa. Gaur egun Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari izaki Xapelketaren berri eta, orokorrean, Ipar Euskal Herrian egiten ari diren lanaz hitz egingo du.
 Orain dela bi aste hasi zen Bertsoa.com denboraldi berriko zuzeneko elkarrizketak egiten. Jone Miren Hernandez antropologoa eta Miren Amuriza bertsolaria izan dira orain arteko elkarrizketatuak. Datorren astean Joana Itzainak erantzungo die galderei. Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria da Joana eta elkartearen lanaren berri emango du. Horrez gain, Xapelketa finalaurrekoetan bete-betean sartu den honetan, orain artekoaz ere ariko da.

 Datorren asteartean izango da elkarrizketa, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Inork galderarik egin nahi izanez gero, bidali info@bertsoa.com helbidera.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu