Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-10-16

Balmasedan jokatuko da bigarren kanporaketa

Jone Uria, Asier Legarreta, Iñaki Iturriotz, Lander Ibarluzea, Joseba Artza eta Iker Belaustegi ariko dira kantuan bihar, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Klaret Antzokian.
 Joan zen asteburuan hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Oihana Bartrak irabazi zuen lehenengo saioa. Bihar bigarren kanporaketa jokatuko da Balmasedako Klaret Antzokian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek ariko dira kantari:

 Jone Uria
 Asier Legarreta
 Iñaki Iturriotz
 Lander Ibarluzea
 Joseba Artza
 Iker Belaustegi

 Saioan puntu gehien eskuratzen dituena zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Momentuz, honela dago sailkapena:

 1.- Oihana Bartra   412,5 puntu
 2.- Xabier Enbeita  370,5 puntu
 3.- Ander Elortegi  361,5 puntu
 4.- Itxaso Paia     349 puntu
 5.- Julen Erezuma   342 puntu
 6.- Julen Sololuze  340 puntu

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu